domingo, 6 de mayo de 2018

Udaberria heldu da!

Gaur Maiatzak 6 esan dezakegu azkenean udaberria heldu dela! Eta bide batez bueltatxu bat egin dut oasiatik. Oraindik goiko alderdian belarra ez da oso luzea eta ez dira haibeste lora. Baina apurka-apurka aurrera doa. Beheko alderdian denetarik dago, eta lorekin batera intsektu asko. Hona hemen argazki batzuk:

Hirustak, senezioak eta urrebotoiak 

Lora euliak nahiz eta liztorraren itxura izan ez du ezer egiten, polonizatu baizik.  Bestea ez daki zer den momentuz
Polonizatzaile "at work"

Bi "at work". Zeintzuk dira? Hemen laguntza eskatu behar dugu

Marigorringoak presente! Penagarria da argazkia!

Umeen ortutik hurbil. Labanda mota bat dirudi

Zuhandorra

Huntza

Sugegorri belarra (errepide ondoan)

Suge belarra

Sugegorri belarra (Errepidearen ondoan) Ez "garbitu" mesedez!

Txingila

Oasiaren beheko alderdia

Eta bideo bat:


Oso inportantea asunak ez moztea. Gaur ikusi dut baten batek eskolako ortuaren ondoan zeuden boraja zuriak moztu egin dituela. Ez dakit zergatik egin duen hori erleentzat oso baliogarria baita. Azken finean egitasmoaren helburu bat da bioaniztasuna areagotzeko.

Eskolako ortua

Ortu atsegina

Boraja hila

Tximeleta bat baino ez dut ikusi eta gainera gauekoa baina egia esan nahiko goiz joan naiz. Txori asko egon dira, tartean karnabak, txirriskila, buztangorri iluna, sasi txinboa, ihi txoria, zozoa, miru beltza, txorrua, txonta, "de paso" zegoen buztanzuri bat eta hiru harrapari, zapelatza, miru beltza eta belatz gorri bat. Hauez gain, musker berde bat ikusi nuen. Ze polita baian ez neukan astirik argazki bat ateratzeko.

 Miru beltza

 Buztangorri iluna

 Sasi txinboa

 Txirriskila

 Buztanzuria "de paso"

 Txirriskila

 Belatz gorria

Azkenik, Mungiara itzultzerakoan galdera bat ikusten da zati batean belarra moztuta dagoela, eta bestean, aldiz, oraindik moztu barik dagoela. Benetan zer nahiago duzue?  Nire ustez ez dago zalantzarik! Agian nahikoa da ertzetan zerbait moztea ikusteko zainduta dagoela, eta ez molestazeko. Bigarren argazkia tristea da!

Hau?

Edo hau?

No hay comentarios:

Publicar un comentario