Joan zen azaroan GEIGEko Amaia eta Maribe etorri zitzaiguna ikusteko ia Butroi Bizirik Trantsizioan-ek ahal zuen lagundu oasia egiteko Gatikan bertako eskolako umeentzat eta umeekin. BBT-eri interesgarria iruditu zitzaion, eta bai Amaia, bai Mariberen entusiasmoa txunditu gintuen. Gainera, oso litekeena izan zen udalaren oneritzia jasotzea eta holan izan zen, eta hurrengo bileran Estitxu etorri zen udalaren izenean. Gogoratu behar da tximeletentzako oasiaren ideia Zerynthia tximeleta elkarteari dagokio, elkarte honek proposatu die bai taldei, bai, udalei, bai norberari tximeletentzat aproposa izan daitekeen lorategia egiteko.
Hona hemen argazki batzuk oasia nun izango den erakusteko:
Zerbait sinplea adostu genuen, eta apurka-apurka hasi da gure proiektoa. Lehen ekintza izan zen hitzaldi informatiboa antolatzea Gazte Lekuan eta hortik bi astera udal langileek belarra moztu zuten, oasia inguruatzeko Bertako Basoako zuhaitzekin, nagusiki hiru sahats motarekin. Egun berean BBTko kidea den Ana Lopez-ek Hazi Bolak tailerra bideratu zuen eskolan, eta jarraian umeek bola hauek bota zituzten moztutako belar gunera.Eta argazkietan ikusten denez kimuak hasten dira irteten!

Asun hila
Sugearen azala
Hazi bola
Txiripilota paradisua
Sahatsak
Hirusta gorria
Bitxilorea
Txikoria belarra
La almizclera baina euskeraz ez dakit
Senezio pila bat
Esne belarra
Senezioa eta atzean mihilua
Esne belarra
Oraindik ez da lora askorik baina apurka-apurka ikusiko dugu nola doan garatzen, eta erregularki honen berri emango dugu blog honetan. Hemen agertzen direnak dira martxoaren 27an hartutakoak. Azken boladan nahiko euritsua eta hotza izan da, baina eguzkia hasten da agertzen eta honen frutuak dira lehenengo lorak. Ikusten denez, oso inportanteak dira hibernaziotik ateratzen diren erleak.
Egun berean hainbat txori egon da kantatzen, tartean, txonta, errekatxindorra, kaskabeltza handia, txantxangorria, ihi-txoria, txolarreak, buztangorri iluna... Zoritxarrez ez da tximeletarik egon!
Gure helbide elektronikoa zera da: gatikakooasia@gmail.com. Beraz, argazkiren bat hartuz gero helbide honetara bidali eta igoko dugu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario