viernes, 1 de junio de 2018

Tximeletak heldu dira oasira!

Herenegun oasitik bueltatxu bat eman genuen lorak zelan dauden ikustera eta lorak...bai..ederrak daude, baina hara non ikusten dugun gure lehenengo tximeleta oasian!
Hementxe daukazue guk ikusitakoa...Kardu-tximeleta bat hirusten artean, ederra...baina oso azkarra hegaldian, ez da erreza izan argazkia hartzea. Hori bai, merezi du bakarrik ikustea ere.



Dena dela, ez da harritzekoa ernetako eta landatutako lorak ikusita....begira ze politak dauden..
  Serapia lora

  Erle-lora

Hirusta gorriak eta gehiago


Eta denon artean landatutakoak loratan daude jadanik....