jueves, 31 de mayo de 2018

Txirpilota oasiaren aurkezpen polita

Egun polita pasatu dugu oasiaren aurkezpenean eta landaketan, batez ere umeak. Eskolako umeek landatutako estakilak eta lorak jadanik arro eta eder ikusi ditugu....


Eta gure intsektuentzako hotela ere hantxe...biztanleen zain...

Baina egun horretan politena zuek guztiok egindako lana eta ilusioa....
David oasiari buruzko informazioa ematen     

Gaztetxoak lorak prestatzen laguntza onarekin

Denon lanari esker....




Eta umeen zainketei esker...ea tximeletak agertzen diren!



miércoles, 16 de mayo de 2018

Zapelatza eta Pitxartxar burubeltza

Joan zen astean Gatikatik pasatzen ari nintzelarik zapelatza bat ikusi nuen. Belatz gorri antzera "eskegita "geratzen da zeruan.

Imágenes de un ratonero común en Gatika. Queda colgada en el aire en la misma manera que un cernícalo vulgar.

Zapelatza

Eta pitxartxar burubeltza egon da dana zaintzen / Y la tarabilla estaba también presente



domingo, 6 de mayo de 2018

Udaberria heldu da!

Gaur Maiatzak 6 esan dezakegu azkenean udaberria heldu dela! Eta bide batez bueltatxu bat egin dut oasiatik. Oraindik goiko alderdian belarra ez da oso luzea eta ez dira haibeste lora. Baina apurka-apurka aurrera doa. Beheko alderdian denetarik dago, eta lorekin batera intsektu asko. Hona hemen argazki batzuk:

Hirustak, senezioak eta urrebotoiak 

Lora euliak nahiz eta liztorraren itxura izan ez du ezer egiten, polonizatu baizik.  Bestea ez daki zer den momentuz
Polonizatzaile "at work"

Bi "at work". Zeintzuk dira? Hemen laguntza eskatu behar dugu

Marigorringoak presente! Penagarria da argazkia!

Umeen ortutik hurbil. Labanda mota bat dirudi

Zuhandorra

Huntza

Sugegorri belarra (errepide ondoan)

Suge belarra

Sugegorri belarra (Errepidearen ondoan) Ez "garbitu" mesedez!

Txingila

Oasiaren beheko alderdia

Eta bideo bat:


Oso inportantea asunak ez moztea. Gaur ikusi dut baten batek eskolako ortuaren ondoan zeuden boraja zuriak moztu egin dituela. Ez dakit zergatik egin duen hori erleentzat oso baliogarria baita. Azken finean egitasmoaren helburu bat da bioaniztasuna areagotzeko.

Eskolako ortua

Ortu atsegina

Boraja hila

Tximeleta bat baino ez dut ikusi eta gainera gauekoa baina egia esan nahiko goiz joan naiz. Txori asko egon dira, tartean karnabak, txirriskila, buztangorri iluna, sasi txinboa, ihi txoria, zozoa, miru beltza, txorrua, txonta, "de paso" zegoen buztanzuri bat eta hiru harrapari, zapelatza, miru beltza eta belatz gorri bat. Hauez gain, musker berde bat ikusi nuen. Ze polita baian ez neukan astirik argazki bat ateratzeko.

 Miru beltza

 Buztangorri iluna

 Sasi txinboa

 Txirriskila

 Buztanzuria "de paso"

 Txirriskila

 Belatz gorria

Azkenik, Mungiara itzultzerakoan galdera bat ikusten da zati batean belarra moztuta dagoela, eta bestean, aldiz, oraindik moztu barik dagoela. Benetan zer nahiago duzue?  Nire ustez ez dago zalantzarik! Agian nahikoa da ertzetan zerbait moztea ikusteko zainduta dagoela, eta ez molestazeko. Bigarren argazkia tristea da!

Hau?

Edo hau?

Txirpilota Loradisuaren Sorrera

Joan zen azaroan GEIGEko Amaia eta Maribe etorri zitzaiguna ikusteko ia Butroi Bizirik Trantsizioan-ek ahal zuen lagundu oasia egiteko Gatikan bertako eskolako umeentzat eta umeekin. BBT-eri interesgarria iruditu zitzaion, eta bai Amaia, bai Mariberen entusiasmoa txunditu gintuen. Gainera, oso litekeena izan zen udalaren oneritzia jasotzea eta holan izan zen, eta hurrengo bileran Estitxu etorri zen udalaren izenean. Gogoratu behar da tximeletentzako oasiaren ideia Zerynthia tximeleta elkarteari dagokio, elkarte honek proposatu die bai taldei, bai, udalei, bai norberari tximeletentzat aproposa izan daitekeen lorategia egiteko.
Hona hemen argazki batzuk oasia nun izango den erakusteko:







Zerbait sinplea adostu genuen, eta apurka-apurka hasi da gure proiektoa. Lehen ekintza izan zen hitzaldi informatiboa antolatzea Gazte Lekuan eta hortik bi astera udal langileek belarra moztu zuten, oasia inguruatzeko Bertako Basoako zuhaitzekin, nagusiki hiru sahats motarekin. Egun berean BBTko kidea den Ana Lopez-ek Hazi Bolak tailerra bideratu zuen eskolan, eta jarraian umeek bola hauek bota zituzten moztutako belar gunera.Eta argazkietan ikusten denez kimuak hasten dira irteten!






Asun hila

Sugearen azala

Hazi bola

Txiripilota paradisua



Sahatsak

Hirusta gorria

Bitxilorea

Txikoria belarra

La almizclera baina euskeraz ez dakit

Senezio pila bat

Esne belarra

Senezioa eta atzean mihilua

Esne belarra


Oraindik ez da lora askorik baina apurka-apurka ikusiko dugu nola doan garatzen, eta erregularki honen berri emango dugu blog honetan. Hemen agertzen direnak dira martxoaren 27an hartutakoak. Azken boladan nahiko euritsua eta hotza izan da, baina eguzkia hasten da agertzen eta honen frutuak dira lehenengo lorak. Ikusten denez, oso inportanteak dira hibernaziotik ateratzen diren erleak. 

Egun berean hainbat txori egon da kantatzen, tartean, txonta, errekatxindorra, kaskabeltza handia, txantxangorria, ihi-txoria, txolarreak, buztangorri iluna... Zoritxarrez ez da tximeletarik egon!

Gure helbide elektronikoa zera da: gatikakooasia@gmail.com. Beraz, argazkiren bat hartuz gero helbide honetara bidali eta igoko dugu!